Elkarrizketak

“Potentzial handiko garaia da nerabezaroa”

Nahia Idoiaga Mondragon psikologoa da EHUko KideON ikerketa-taldean, eta ederki ezagutzen ditu nerabezaroaren garapena eta berezko ezaugarriak. Aurreiritziak eta beldurra kenduz gero, nerabezaroa potentzial ikaragarriko garaia dela dio. Garunaren garapena ulertzea gako ikusten du horretarako.

“Zer egingo dugu gazteen estresa murrizteko?”

Gazteen osasun mentalean zuzenean eragiten ari diren presioak aletu ditu Nahia Idoiaga psikologoak. Horietako bat etxean bertan kokatu du: “Oraingo gurasook exijentzia-maila handia jartzen diegu seme-alabei, gu baino hobeak izan daitezen akademikoki, kirolean, itxura fisikoan, sozialki…”. Haientzat babes-sare sozialak sortzearen garrantzia aldarrikatu du.

“Naturak estresa murrizten eta arreta berreskuratzen laguntzen du”

Nerea Lertxundi Iribar psikologiako ikertzailea da EHUn. Naturak haur eta nerabeen garapenean eta osasun mentalean duen eragina ikertzen du. Gero eta ebidentzia zientifiko gehiagok diote natura atseden neurokognitiborako lekua dela. Beraz, gazteen osasun mentalerako elementu gakoa dela uste du Lertxundik. Une honetan, EHUko Basque Environmental Health Research Group-eko kozuzendaria da.

“Mugikorren eta sare sozialen atzean dauden enpresek marra gorri bat gainditu dute: gure gazteen osasun mentala urratu dute”

Altxa burua! mugimenduaren aurpegi ezaguna da Telmo Lazkano, eta Gazte eta Haur Ministerioak Ingurune digital seguruak sortzeko berriki sortu duen aditu-batzordeko kidea. Mugikorren eta sare sozialen ezagutza sakona du, eta konbentzituta dago industria horren zirrikituez jabetzea ezinbestekoa dela gizarteak begiak irekitzeko eta mugikorren adikzioari aurre egiteko. Argi hitz egiten du: “Ezagutza izan ezean, ez gara erabiltzaileak izango, erabiliak baizik”.

“Mugikorren arazoa osasun publikoko arazo bat da dagoeneko”

Erraldoi teknologikoek negozioa egiteko erabiltzen dituzten estrategia psikologikoak eta teknologikoak ikusita, ez da harritzekoa gero eta gazte gehiagok izatea mugikorrarekiko eta sare sozialekiko adikzioa. Telmo Lazkanok gutako bakoitzak gailu horiekiko harreman osasuntsua izateko gakoak eman ditu.

“Osasun mentalaren auzia maila indibidualean lantzen jarraitzen badugu, psikofarmakoen kontsumoak gailentzen jarraituko du”

Osasunaren ikuspegi soziala du Xabi Martinez Mendiak. EHUko diziplina anitzeko OPIK ikerketa-taldeko kidea da, eta soziologoekin, psikologoekin, arkitektoekin, ekonomialariekin, erizainekin eta bestelako lankide batzuekin elkarlanean osatu du osasun mentalaren inguruan egiten duen irakurketa. Gizartearen egiturak gazteen osasun mentalean duen eragina azpimarratu du, eta krisi honen irtenbidea maila horretan ikusten du: gizarteak nola baldintzatzen dituen kontzientzia hartzea gazteek, eta kolektiboki ahalduntzea.

Scroll to Top