Kirolari gazteentzako dekalogoa
Arauak
Errespeta itzazu kirol-arauak eta elkarbizitza-arauak. Horrek eragina izango du zure kirol-garapenean eta zure garapen pertsonalean.
Lehiakidea
Errespetatu zure lehiakidea. Ez da zure etsaia, baizik eta kirol-eremuko zure aurkaria bakarrik.
Ezkutukoa
Askotan, gaizki sentitzen garenean, indarkeria motaren bat dago ezkutuan. Kontatu norbaiti zerk sentiarazten zaituen gaizki, heldu batek egoera berrikusi eta bidera dezan.
Uneak
Gozatu entrenamenduetan zein lehiaketetan; une guztiak dira garrantzitsuak.
Garbi jokatu
Izan zaitez txalotua zure kirol-jarrerarengatik eta ez zure lorpenengatik soilik. Balio handiagoa du bizitzan.
Errespetua
Errespetatu kirol-arbitroen edo entrenatzaileen erabakiak.
Agurra
Lehia hastean eta amaitzean, eskaini aurkariari bostekoa eta agurra.
Umiltasuna
Ospatu garaipena umiltasunez, errespetatu aurkaria.
Galtzea
Partida galtzeak zerbait garrantzitsua irakatsiko dizu, nahiz eta momentuan ez ikusi. Zaindu zure haserrea edo amorrua une horietan.
Taldea
Taldeak kirolari hobea egiten zaitu. Lagundu zuk ere taldekideei edo lagunei.

