Kirola eta aisia

“Osasun mentaleko arazo askok, kirolean eta errendimenduaren logikapean sortzen den autoesplotazioarekin dute zerikusia”

Maitane Ormazabal psikologoa gazteen osasun mentalari kalte egiten dioten faktoreak identifikatzeko eta gizarteratzeko lanean murgilduta dago. Azkenaldian, lehengo mailako futbol-taldeekin eta elitean dabiltzan kirolariekin aritu da lanean, kirolean izaten diren presio-dinamikek gazteengan zer-nolako eragina duten azaleratzen. Kirolari osasun mentala indartzeko potentzial handia ikusten badio ere, gaur egun presio handiko eremua bihurtu dela uste du.

“Kirol-talde batek bere potentziala maximizatzeko, kideek beren zaurgarritasuna erakuts dezaketela sentitzen behar dute”

Gazteen osasun mentala eta emozionala zaintzen duen kirola irudikatzen saiatu da Maitane. Haren ustez, gazteei beren zaurgarritasuna erakusteko baimena ematen dien kirola da etorkizuna. Baina argi du: entrenatzaileek prestakuntza psikologikoa eta emozionala behar dute horretarako. Nerabezaroa eta nerabeak ulertu behar dituzte. Batzuek hasi dira jada bide horretan, eta aldaketa pauso txiki baina sendo horien eskutik etorriko dela azpimarratu du.

“Ikuspegi feminista duten emakume entrenatzaile erreferenteak behar dira”

Kirol-psikologiako ikertzailea da Ainhoa Azurmendi EHUn. Avento kirol-aholkularitzaren bidez, zenbait gai lantzen ditu kirol-federazioetan eta -klubetan, hala nola talde-kohesioa eta lidergoa, kirolean gertatzen diren jazarpen eta gehiegikeriak, eta emakume entrenatzaileen formakuntza. Kirolean genero-ikuspegia falta dela dio.

“Kirolari dagokio gazteenganako indarkeria-egoerak prebenitzea”

Iñaki Alonso neska gazteen futbol-entrenatzailea da, eta kirolari lotua eman du bere bizitza osoa. Gazteekin duen konpromisoa harago doa, ordea: mundu mailako erreferente bat da kirolean haurrek eta gazteek pairatzen duten indarkerian. Elkarrizketa honetan, kirolak luzaroan normalizatu dituen indarkeriazko dinamikei izena jarri die.

“Gaur egungo kirolak lehiarekiko adikzioa sortzen du”

Kirola antropologiaren begiradatik aztertzeko eskatu diogu Oier Araolazari. Lehiari begiratu dio, batez ere. Kirolean lehia motibazio moduan erabiltzen den arren, gizartean zein maila pertsonalean uzten duen arrastoa aztertu du. Haren gogoetek ez dute inor epel utziko.

Scroll to Top