Maitane Ormazabal Esnaola

Psikologoa da, eta Haur eta Gazteen Ministerioak berriki sortu duen ingurune digital seguruak sortzeko aditu-batzordeko kidea. Aholkularitza psikoemozionala ematen dei gazte zein gurasoei, baita erakundeei ere (ZEOS programa). Nerabeen garrasia liburuaren egileetako bat da, Telmo Lazkanorekin batera.

Elkarrizketak

“Osasun mentaleko arazo askok, kirolean eta errendimenduaren logikapean sortzen den autoesplotazioarekin dute zerikusia”

Maitane Ormazabal psikologoa gazteen osasun mentalari kalte egiten dioten faktoreak identifikatzeko eta gizarteratzeko lanean murgilduta dago. Azkenaldian, lehengo mailako futbol-taldeekin eta elitean dabiltzan kirolariekin aritu da lanean, kirolean izaten diren presio-dinamikek gazteengan zer-nolako eragina duten azaleratzen. Kirolari osasun mentala indartzeko potentzial handia ikusten badio ere, gaur egun presio handiko eremua bihurtu dela uste du.

Gehiago irakurri »

“Kirol-talde batek bere potentziala maximizatzeko, kideek beren zaurgarritasuna erakuts dezaketela sentitzen behar dute”

Gazteen osasun mentala eta emozionala zaintzen duen kirola irudikatzen saiatu da Maitane. Haren ustez, gazteei beren zaurgarritasuna erakusteko baimena ematen dien kirola da etorkizuna. Baina argi du: entrenatzaileek prestakuntza psikologikoa eta emozionala behar dute horretarako. Nerabezaroa eta nerabeak ulertu behar dituzte. Batzuek hasi dira jada bide horretan, eta aldaketa pauso txiki baina sendo horien eskutik etorriko dela azpimarratu du.

Gehiago irakurri »
Scroll to Top