Adituek diote gizarte-aldaketa bat gauzatzeko baliatu behar dugula gazteen osasun mentaleko krisia. Hamarkada gutxi batzuetan, aldaketa oso sakonak gertatu dira gizartean, gure bizimodua eta gure arteko harremanak iraultzeraino. Horrek guztiak goia jo duenean urratu da gazteen osasun mentala. Krisi honetatik ateratzeak begirada aldatzea eskatzen du. Zein da aterabidea?
Gazteei ahotsa eman eta benetan esaten ari zaizkiguna entzuteko ariketa zintzo bat da Zurrunbiloa. Aroak eta Garazik beren istorioak kontatuko dituzte. Hitza jarriko diote bizi izan duten guztiari. Baita Garaziren amak ere, nola bizi izan duten familian. Nola sor dezakegu, denon artean, toki seguru bat gazteentzat? Galdera horri erantzun diote psikologoek, soziologoek, farmazialariek, neurozientzialariek… Izan Zurrunbiloa, eraldaketaren haizea.