#4 Pantailak irentsita

Estreinaldia

Martxoak 18, asteartea

Mugikorrak dira gaur egungo gazteen lagun minak. Ondorioz, gero eta ohikoagoa da mugikorrarekiko harreman ez-osasuntsuak eta adikzioak azaltzea. Etengabeko konexioak eta sare sozialek erakusten dieten fikziozko errealitateak frustrazio handia ekartzen die nerabeei. Baina, aldi berean, zaila zaie algoritmoen eraginetik ihes egitea.

Adituek diote garrantzitsua dela gizartea industria horren estrategia manipulatiboez jabetzea eta errealitateari begiak irekitzea. Mugikorren eta sare sozialen atzean dauden enpresek marra gorri bat gainditu dutela diote: gure gazteen osasun mentala urratu dute. Haien negozioa elikatzeko, metodo psikologiko eta teknologiko sofistikatuak erabiltzen dituzte, eta gazteek horien berri xehea izatea beharrezkoa ikusten dute, zer gertatzen ari den uler dezaten.

Mugikorrarekin harreman osasuntsua lor dezakeen gizarte batean sinesten dute. Baina horrek gizarte moduan erantzutea eskatzen du. Hiru gazteren arteko elkarrizketak gidatuko du Zurrunbiloaren 4. atala.

Scroll to Top