#3 Mina alarma denean

Estreinaldia

Martxoak 11, asteartea

Gazteen artean ohikoak bihurtu diren osasun mentaleko nahasmenduak aztertu ditu Zurrunbiloaren hirugarren atalak. Baita, adituen ustez, helduon alarmak piztu beharko lituzketen seinaleak. Lauraren eta Enekoren istorioek gidatuko dute atal hau. Haien kontakizun zintzoek gerturatuko gaituzte osasun mentaleko arazoen errealitatera. Adituek berek aitortuta, hunkigarria eta oso eskuzabala da haien kontakizuna.

Baina beste kontu batean ere jarri du fokua: urte gutxian 6 aldiz handitu da psikofarmakoen kontsumoa euskal gazteen artean, antsiolitikoen erabilera normalizatzeraino. Adituek beren kezka adierazi dute: neska gazteak modu oso pribatuan ari dira hartzen psikofarmakoak, inguruarekiko disrupziorik eragin gabe. Isiltasuna urratu eta nerabeen medikalizazioari buruzko hausnarketa ireki nahi du Zurrunbiloak.

Scroll to Top