Nerabezaroa gizarteak beldurrez bizi duen etapa da. Neurozientzialarien ustez, ordea, gizakion bizitzan potentzial handieneko garaia da, nerabeen garunak neuroplastikotasun handia duelako. Baina potentzial berezia ematen dien hori bera arrisku ere bihurtzen zaie: zaurgarri egiten ditu osasun mentalari dagokionez.
Egungo gazteen osasun mentalaren krisia esparru askotako adituen laguntzaz aztertu du Elhuyarrek. Haien ustez, gazteen belaunaldi honek badu aurrekoetatik bereizten duen ezaugarri bat: lehenengo belaunaldia da onartzen ari dena alderdi emozional hauskor bat duela, eta ez du erreparorik ahoz gora esateko. Orain arteko belaunaldiek dena estali izan dute: lotsak, minak, porrotak eta emozio deseroso guztiak. Garai berriak datoz. Gazte-belaunaldi hau helduen deserosotasun guztiak astintzera dator! Horren lekuko, lau gazte: Garazi, Laura, Eneko eta Aroa.