Familientzako dekalogoa

Elkarbizitza

Denok kirolaz goza dezakegu talde-lana eta taldea indartzen baditugu. Errespetatu elkarbizitza, eta lehenetsi nerabeen ongizatea.

Espektatibak

Zaindu dituzun espektatibak. Gaztearengan presio handia jar dezakete. Ingurukoen espektatibek bultzatzen dituzte nerabeak kirolean onargarriak ez diren jarrera bortitzak onartzera.

Ahalegina

Baloratu ahalegina emaitzen gainetik beti. Animatu, txalotu zure seme-alaba, baina baita beste taldekideak ere.

Denbora

Ikasketa orok denbora behar du. Akatsek ekartzen dituzte ikasketarik handienak, baita kirol-eremuan ere.

Portaerak

Errespetatu epaileak eta entrenatzaileak. Haiek dira kirol-eremuan arduradunak. Portaera oldarkorrak ondorioak ditu: zure seme-alabak errepikatuko ditu. Izan erreferente.

Ardura

Ez begiratu beste aldera: ez onartu nerabeekiko jarrera bortitzik. Jarrera bortitzak salatu, beti. Entrenatzaileenak, gurasoenak zein beste nerabeenak.

Epaiketarik ez

Lehiaren ondoren, galdetu zer moduz dauden eta ondo pasatu ote duten. Ez epaitu kirolari bezala egin dutena, galderak eginez eta iritziak emanez. Ez zara entrenatzailea.

Balioak

Sustatu joko garbia. Kirola esparru hezitzaile bat da, eta, beraz, pertsonon balioak indartu behar ditu: elkartasuna, ardura eta enpatia.

Onarpena

Onartu lehiakideen ekintzak, ahaleginak zein garaipenak. Lehiakortasuna ez da etsaitasuna.

Komunikazioa

Landu komunikazioa zure gaztearekin eta beste taldekideekin; kirol-eremuan ere toki seguruak behar dituzte.
Scroll to Top