Ez nago ondo

  1. Gizarteak min ematen du.
    Hitz mingarriek, begirada gogorrek, bazterketak edo nahikoa balio ez duzula sentiarazteak zauri oso sakonak utz ditzakete.
  2. Ezinegona baretzeko ez erori gehiegizko janari, sare sozial, bideojoko, droga edo kontsumismoan.
    Adikzio guztien atzean, emozio mingarriak ezkutatzen dituzten pertsonak daude.
  3. Antsietate-atakeak beldur handi batek harrapatzen gaituenean azaltzen dira.
    Gure gorputzak ahoak isiltzen duena oihukatzen du. Kontatu maite zaituztenei kezkatzen zaituen guztia, filtrorik gabe. Antsietatea kentzen lagunduko dizu.
  4. Antsietatea mozorrotu egiten da:
    urdaileko min, buruko min, amorru kontrolaezin, gehiegizko neke
    edo lo egiteko zailtasun moduan ager daiteke.
  5. Zure logelan isolatzeak egoera okertu besterik ez du egiten.
    Interakzio sozialik ez izateak min fisikoarekin lotutako eremuak aktibatzen ditu garunean.
  6. TikTok, Instagram edo Youtuben ikusten duzuna ez da erreala, editatutako errealitate bat da.
    Ez zaitez horrekin konparatu, beti sentituko duzu ez duzula nahikoa balio.
  7. Sare sozialetako algoritmoak zuri adikzioa sortzeko programatuta daude. Estrategia teknologiko eta psikologikoak erabiltzen dituzte. Pantailaren aurrean ez zauden segundo bakoitzean dirua galtzen dute sare sozialen jabeek.
  8. Zure garunak eraikitzen jarraitzen du 25 urte bete arte.
    Normala da zer gertatzen zaizun ez jakitea edo damutzen zaren erabakiak hartzea. Baita emozioek gainezka egitea ere.
  9. Eskatu laguntza. Ingurukoek agian ez dakite behar duzula.
    Ez izan besteak kezkatzearen beldur. Laguntza eskatzeak ez zaitu ahul egiten, adimentsu baizik. Bilatu antzeko bizipenak izan dituztenak.
  10. Lagunek ez badizute laguntzen, ez da nahi ez dutelako, nola egin ez dakitelako baizik.
    Beldurra senti dezakete. Berdin guraso eta irakasleek.
  11. Zure kezkak idatzi, zure mina abestu, zure haserrea dantzatu, margotu, kirola egin
    denak dira mina ateratzeko moduak. Aurkitu zure gogokoena.
  12. Bilatu ondo sentiarazten dizun psikologo bat.
    Hau transmitituko dizuna: “Zurekin nago. Elkarrekin aterako gara honetatik”.
Scroll to Top