Xabi Martinez Mendia

Farmazialaria eta Osasun Publikoko doktoregaia da EHUn, OPIK Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldean. Nerabeen psikofarmako-kontsumoa ikertzen du. Hain zuzen, generoak, klase sozialak eta jatorriak duten eragina.

Elkarrizketak

“Neska gazteek psikofarmakoak hartzen amaitzen dute, modu oso pribatuan eta inguruarekiko disrupziorik eragin gabe”

Xabi Martinez Mendia farmazialaria da, eta osasun publikoan espezializatua dago. Nerabeen psikofarmakoen kontsumoa ikertzen du, EHUko OPIK Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa Taldean. Oso kritiko azaldu da osasun-sistemak arazo mentalak artatzeko duen moduarekin, eta neska eta mutilen artean sortzen ari den arrakalaz ohartarazi du.

Gehiago irakurri »

“Osasun mentalaren auzia maila indibidualean lantzen jarraitzen badugu, psikofarmakoen kontsumoak gailentzen jarraituko du”

Osasunaren ikuspegi soziala du Xabi Martinez Mendiak. EHUko diziplina anitzeko OPIK ikerketa-taldeko kidea da, eta soziologoekin, psikologoekin, arkitektoekin, ekonomialariekin, erizainekin eta bestelako lankide batzuekin elkarlanean osatu du osasun mentalaren inguruan egiten duen irakurketa. Gizartearen egiturak gazteen osasun mentalean duen eragina azpimarratu du, eta krisi honen irtenbidea maila horretan ikusten du: gizarteak nola baldintzatzen dituen kontzientzia hartzea gazteek, eta kolektiboki ahalduntzea.

Gehiago irakurri »
Scroll to Top