
“Garunak plastikotasun handia du nerabezaroan, eta garai zaurgarria da nahasmenduetarako”
Aldaketa-garai betean, nerabearen garunak aldaketetara moldatzeko gaitasun handia behar du. Neuroplastikotasuna esaten zaio horri. Baina bere gaitasunik handiena duen hori arrisku-iturri ere baduela dio Naiara Ozamiz EHUko ikertzaileak: zaurgarri egiten du, batez ere osasun mentalari dagokionez.