Aisialdiko dekalogoa

Ondo pasa

Aisialdian ondo pasatzea gauzak hobeto egiteko bidea da.

Taldea

Sortu taldea nerabeak elkarlanean jarriz edota talde-izaera indartuz.

Errespetua

Errespetatu aniztasuna eta bakoitzaren gaitasun zein ahulguneak.

Komunikazioa

Konfiantza eraikitzeko gakoa da taldekideekin duzun komunikazioa. Izan irekia.

Pertenentzia

Nerabe askorentzat aisialdiko taldea da beren toki segurua. Nor diren adierazteko lekua. Zaindu pertenentzia hori exijentzian erori gabe.

Ekintzetatik ikasi

Ekintzek erakusten dute bidea eta balioak. Akatsak onartu eta ez ezarri diziplinaren estuasunik.

Gertutasuna

Erreferentea zara, harremanetan gertutasuna erakutsi nerabeek ere besteenganako gertutasuna sor dezaten.

Protokoloak

Arazoen aurrean, protokolo definituak aurrez izatea beharrezkoa da. Sortu taldearentzako protokolo bat bazterkeria, hitzezko eraso edo irainen kasurako.

Zaintza

Zu zara nerabe horien arduraduna eta egoera zaurgarririk balute babesa eskaini behar dien hezitzailea.

Enpatia sustatu

Elkarrenganako begirada eta balioespena eman. Akatsak normalizatu eta ikasgai gisara hautematen lagundu.
Scroll to Top