Kirola eta aisia

500 neraberi baino gehiagori egindako galdeketaren arabera, kirola egiten duten gazteek osasun emozionalaren markatzaile hobeak dituzte. Estresa kanporatzeko bide fisikoa izateaz gain, kohesio-funtzio garrantzitsua betetzen du arlo sozialean ere. Nerabeen % 85entzat, kirol-taldekideak dira bere sare sozial sendoena.

Alabaina, kirolean badaude presio-dinamika arriskutsuak ere. Adituen ustez, osasun mentaleko arazoak eragiten ari dira gazteen artean. Kirol-klubek, entrenatzaileek, familiek eta gazteek dinamika horiek identifikatu eta modu zainduan kudeatzeko materiala topatuko duzue hemen.

Dekalogoak

Adituak

Entrenatzaileak, psikologoak eta antropologoak kirolean azaltzen diren dinamikei buruz hausnartzen jarri ditugu. Ikuspegi desberdinetatik heldu diote gaiari, baina denek ezinbestekoa ikusi dute gaiari heltzea.
Scroll to Top